BERTAKOA OSTALARITZA
Ausolan Pays Basque sozietatea 2017ko urtarrilean sortu zen, egoitza fiskala Frantziar estatuan duena eta Auzo Lagun enpresa nagusia Arrasaten. S. Coop. 1969an 17 emakume ekintzailek sortutako Mondragon Taldean integratutako enpresa kooperatiboa da. Harekin sortu zen Bertakoa marka, Seaskarekin lankidetza hitzarmenaren emaitza. Funtsezko sektoreetan lan egiten dugu, eskolan, merkataritzan, gizartean eta soziosanitarioan, hurbiltasunaren eta bertako produktuekiko engaiamenduaren filosofian eta Euskal Herriko Laborantza Ganbararekin hitzarmen batean islatuta. Gure lehengai gehienak tokiko ekoizle eta hornitzaileetatik datoz, gure eskualdeko ekonomiari laguntza emanez. Gure taldea bertakoa da, eta horrek gure bezeroekin eta ingurumenarekin dugun lotura azkartzen du. Zure konfiantzari esker, hazi egin gara eta gaur egun hiru sukalde ditugu Baionan eta Senperen, eta hortik hornitzen ditugu bihotz-osotasunez eta engaiamenduz.
TOKIKO LABORANTZA
Tokiko laborantzako etxaldeen mantentzea aktibitateen anitzetik pasatzen da (ekoizpenen transformatzea, zuzeneko salmenta edo ostalaritza kolektiboa) eta, guk, horren eragile bilakatu nahi dugu. Euskal Herriko garapenaren eta enpleguen mantentzean parte hartu nahi dugu, ekoizleak, haien trebetasuna eta lurraldea balioztatuz.
1968 an emakumeengandik sortu eta osatutako lehen koperatiba izan ginen. Experientzia aintzindari, berriztagarri eta arriskatua, ordutik bere horretan mantentzen da gainditze eta bikaintasun espiritua lagungarri dugun zerbitzuan..
Gaur egun ia 6000 gizon emakume gara lan egiten , etxean bezala jan dezazun arduratzen garelarik, zauden lekuan zaudela.
Et prima post Osdroenam quam, ut dictum est, ab hac descriptione discrevimus, Commagena, nunc Euphratensis, clementer adsurgit, Hierapoli, vetere Nino et Samosata civitatibus amplis inlustris.
Gure menuetan laborantza biologikotik eta/edo herrikoi eta iraunkorretik jiniko ekoizpenak baliatzeak, gure lurraldeko kolektibitatearen proiektu orokorrari erantzuten dio.
Proiektuaren hastapenetik beretik dietalari bat integratzearekin, hurbiltasuna eta konfiantza sortu nahi ditugu eta gure kontsumitzaile, buraso, bezeroek ukan ditzaketen galderei ihardetsi.