Kalitatea
Proiektuaren hastapenetik beretik dietalari bat integratzearekin, hurbiltasuna eta konfiantza sortu nahi ditugu eta gure kontsumitzaile, buraso, bezeroek ukan ditzaketen galderei ihardetsi.
Menuak, elikadura plan baten arabera eta GEMRCNak jarraian zerbitzaturiko 20 apairuren gaineko maiztasunari dagokionaz emaniko gomendioak maila gorenean errespetatuz gauzatzen dira.
Sukaldariak eta dietalariak proposatuko dizkizue eta buraso boluntarioz, hautetsiz, ikastetxetako arduradunez… osaturiko batzorde batek ontzat emanen ditu.
Gure nahia, nutrizio kalitate hobea eta zaporetsuagoa emanez zuen haurrek tokiko eta sasoiko ekoizpenak deskubritzea da.
Nelly Veuillens andereak segurtatzen du janari kalitate ona, ekilibratua eta osasuntsua, elikadura plan baten arabera.